Emakumeen presentzia Literatura eta Zientzia arloetan aldarrikatu dute Batxilergoko ikasleek

Batxilergoko 1. mailako ikasleek hainbat ekimen landu dituzte Martxoaren 8aren harira, Literatura eta Zientzia arloetan emakumeen ekarpena eta presentzia aldarrikatuz.

Literatura Unibertsala arloan, martxoak 8aren aurreko egunetan idazleak diren edo izan diren emakumeak gaia hartuta bideo bat proiektatu dute atsedenaldietan eta emanaldia girotzeko  emakumezkoak diren hainbat idazleren esaldiak zintzilikatu dituzte Areto Nagusian. Horrez gain Ikastolako sarreran “Emakumeak eta Literatura” erakultaldia prestatu dute.  

ZIENTZIA TXOKOA

Kultura zientifiko arloko ikasleek Ikastolako sarreran kokatutako Zientzia Txokoan historian zehar egon diren hainbat emakume zientzialariren biografiak eta aurkikuntzak jarri dituzte ikusgai, besteak beste, Marie Curie, Elizabeth Blackwell, Rosalind Franklin edo Jane Goodall-etik hasita, hain ezagunak ez diren Hipatia, Wang Zhenyi, Mary Anning, Hertha Marks Ayrton, Nettie Stevens, Gerta Cory, Rita Levi-Montacini edo Esther Lederberg.

Etiketak: