Ikastolako hainbat talde kantu kalejiran aritu da Agate Deuna bezperan

Otsailaren 4an, Agate Deuna bezpera, Laudio Ikastolako hainbat talde herrian zehar kopla kantari aritu zen.

Goizetik hasita Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak herriko kaleetan zehar ibili ziren eta DBHko taldea San Roke nagusien egoitzara ere hurbildu zen bisitan.

Arratsalde partean guraso eta ikasleak batu ziren Kriskitin euskara taldeak antolatutako kalejirara. Basalarrina elkartean askaria antolatu zuten eguna amaitzeko.

Ikusi hemen argazki sorta.