9. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka

Laudio Ikastolak ikasle eta gurasoei zuzendutako 9. Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka ospatuko du urtarrilaren 18an, ostirala, 15:30etik 19:00etara.
Aurreko ikasturteetako esperientziari jarraituz, ikasleei beraien ondorengo ikasketen aukeraketan laguntza eskainiko zaie bertan, ekimena gurasoei ere zabalik egongo delarik.

INFORMAZIO MAHAIAK ETA AURKEZPEN HITZALDIAK

Azokan Hego Euskal Herriko unibertsitate pribatu eta Goi Mailako Lanbide Heziketa ikastetxe ezberdinen eskaintza ezagutarazteko informazio mahaiak (triptikoak, azalpen orriak, e.a.) bisitatzeko tartea zabalduko da. Horrez gain, ikastetxeek beraien eskaintza eta antolaketa azaltzeko hitzaldiak ere eskainiko dituzte.

Asistentzia ziurtatu duten erakundeen artean, Deustu, Mondragon, Nafarroako Unibertsitatea eta Creanavarra Unibertsitateak daude; Lanbide Heziketari dagokionez, Ikastolen Elkartea, Laudioalde eta Egibide eta baita ere Ikaslan eta Hetel elkarteetako informazio guneak izango dira Azokan.

Etiketak: