Ezohiko Batzar Nagusirako deialdia
EZOHIKO BATZAR
NAGUSIRAKO DEIALDIA
Laudio Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak Kooperatibako bazkide guztiak 2019ko urtarrilaren 24an ospatuko den Ezohiko Batzar Nagusira deitzen ditu.
Batzarra kooperatibaren egoitza sozialean burutuko da, Laudio herriko Motxotekale kaleko 16.an, Ikastolako Areto Nagusian, arratsaldeko 17:30ean lehenengo deialdian eta 18:00etan bigarrenean.
Asanbladak ondorengo gai-zerrenda izango du aztergai:
1. Aurreko Batzarraren aktaren onarpen txostenaren irakurketa.
2. Bazkide bi izendatu Batzarraren akta onartu dezaten.
3. Artezkaritza Kontseiluaren osaketaren berritzea.
4. Jarduera pedagogikoari buruzko informazioa.
5. Jantoki zerbitzuaren funtzionamenda eguneratzeko plana.
6. Eskari-galderak.
Ohar metodologikoak:
a) Batzar egunean 2.deialdira, 18:00etakora, azaltzea gomendatzen da.
b) Bazkide guztiek Batzarrean aztergai izango diren gaien inguruko informazioa bilduko duen txostena eskuratuko dute.