“UMEAREN JOLASA ETA HELDUAREN LEKUA” hitzaldia eskainiko du Jon Aranak

Laudio Ikastolak “Umearen jolasa eta helduaren lekua” hitzaldia eskainiko du Jon Arana Albeniz, irakasle, psikopedagogo eta terapeuta psikomotorearen  eskutik. Hitzordua urtarrilaren 16an, asteazkena, 18:00etan Kultura Etxeko Arraño gelan izango da eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.

 

HAURREN JOLASA ETA HELDUAREN LEKUA

Haurren jolasak arraroak egiten zaizkigu askotan. Zergatik jolasten dute holako jolasetara? Ba al dago arrazoi sakonen bat?

Zein da jolas horien funtzioa? Eta zer esan erakusten duten beharrari buruz, erakusten duten jolasteko grinari buruz? Batzuetan barre algaran dabiltza eta beste batzuetan oso serio. Benetan inportantetzat jotzen dutela dirudi; gauzak okertzen direnean plazerretik haserrera pasatzen dira. Edo negarrera. Benetan nahastu egiten dute jolasa eta errealitatea?

Eta helduok, beharrezkoak al gara jolas horietan? Bakarrik zaindu egin behar ditugu ala parte hartu? Eta parte hartzean (askotan haiek eskatuta), zelan egin behar dugu?

JON ARANA ALBENIZ

Hausnarketa guzti honen inguruan mintzatuko da Jon Arana Albeniz (1962), irakaslea, psikopedagogoa eta terapeuta psikomotorea. Irakasletzan hogeita bost urte eman zituen ikastola batean. 2004 urtetik Bergarako Luzaro Psikomotrizitate Eskolan, psikomotrizisten formazioan, kolaraboratzaile ibili da. 2006 urtean terapeuta psikomotore bezala hasi zen Bilboko Kiribil zentroan.

 

Etiketak: