Bidezko merkataritzako kafea dastatzeko eta erosteko saltokia prestatu dute DBH3ko ikasleek

DBH 3. mailako ikasleok kafe ekoizleei buruzko proiektu bat burutu dugu. Produktu honetan enpresa handiek zein bitartekariek poltsaratzen dute prezioaren zatirik handiena ekoizleentzako oso tarte txikia geldituz. Egoera  hau oso injustoa  iruditzen zaigunez “Bidezko merkataritza” bultzatzeko ekimen hau prestatu dugu.

“Bidezko merkataritza” gardentasunean zein errespetuan oinarritzen den sistema komertziala da. Bere  helburu nagusia  nazioarteko merkataritzan zuzentasuna lortzea da, gizarte zein ingurumen irizpideei arreta ipiniz.  “Bidezko merkataritzak”  balio etikoak aintzat hartzen ditu ekoizleen eskubideak bermatuz eta  beraiek ekoiztutako produktuei bidezkoa den prezio bat emanez.

ABENDUAK 20 KAFE DASTAKETA ETA SALMENTA LAUDIO IKASTOLAN

Aipatu dugunez, gure ekarpena egin nahi diogu ohiko merkataritzaren sistema alternatibo honi eta honetarako abenduak 20an ikastolan bertan, 12:30etatik 17:00ak arte Tierra Madre, “Bidezko merkataritzako” kooperatibak ekoiztutako kafea salduko  dugu.

Ekintza honen bitartez lortuko dugun diru guztia Tierra Madre markako kafea erraztu digun Oxfam GKEari emango diogu.

ZOZKETA

Kafe paketea erosita, “Bidezko merkataritzako” produktuz betetako saski baten zozketan parte hartuko duzu.

Hurbildu zaitez ikastolara abenduak 20an “Bidezko Merkataritzako” Tierra Madre kafea dastatzera eta  erostera !!!!  

Zure eskuetan dago merkataritzaren arau bidegabeak aldatzea !!!

Mila esker !!!!