Aiaraldean Gure Hezkuntza Plataformaren agerraldia
Aiaraldean Gure Hezkuntza plataformak datorren ekainaren 15ean, ostirala, 17:30ean, agerraldi bat deitu du Laudioko plazan 17:30ean.
Helburua ikasturte honetan eskualdean Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan egindako plantoen aitortza publikoa egitea izango da. Aiaraldean, Latiorro eskolan, Aresketa Ikastolan, Zaraobe Institutuan, Laudio Institutuan eta Laudio Ikastolan planto dinamikak eraman dira aurrera ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 4. mailako azterketen aurrean.
Agerraldian, plaza lasterketa pista bat bihurtuko dute. Kale batean LOMCE-HEZIBERRI oztopo ibilbidea irudikatuko dute eta bestean Hezkuntza sistema propiorako behar diren mugarriak.