LH6ko ikasleek azoka solidarioa antolatuko dute Ikastolako jaian

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Ikastolako jaian zabalik izango den Azoka Solidarioa antolatu dute. Ikasturtearen bigarren unitatean, herrialde batzuetako egoera larriak  ikusi dituzte, eta jendeak, arrazoi askorengatik (pobrezia, gerra…), alde egiteko erabakia hartzen du,  guztiek helburu berdinarekin, duten bizimodua hobetzeko nahian.

Azokan bildutako dirua GKE bati emateko asmoa zuten hasieran baina, Laudio Ikastolako Batxilergoko 1. mailakoek duten Hesihes proiektuarekin lotu ahal denez, haiei ematea erabaki dute; Greziara hurbiltzen diren errefuxiatu edo migranteen  egoerarako lagungarri izan daitekeelakoan.

Azokan, LH6koek egindako eskumuturrekoak, boligrafoak … salduko dira. Beraz, zuen laguntzaren zain daude, animatu eta etorri Laudio Ikastolako saltokira larunbat honetan, LHko jolastokian egongo dira.

Etiketak: