DENON ZEREGINA: MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU
Ikasturtearen hasierarekin batera, ikastolako AGENDA 21 taldetik ekimen berri bat datorkigu. Pasadan ikasturteko gaia elektrizitatea izan bazen, aurten HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIA izango da.
Gaiarekin lotuta hainbat ekintza egingo dira ikasturtean zehar. Hasierako fasean, sentsibilizazio jarduerak landuko dira. Jarraian etorriko direlarik, ekintza planak eta ebaluazioa.
Hasierako fase honetan eta ikastolako partaide guztien sentsibilizazioa lortu nahian, TXOKO BERDEA antolatzen hasi da 3. D.B.H-ko ikasle talde bat. Bertan, hondakinekin egindako murala eta gure aurtengo hiru helburuak (murriztu, berrerabili eta birziklatu) daude ikusgai. Hurrengo egunetan, erakusketa bezala, birziklatzeko ditugun edukiontzi desberdinak jarriko direlarik.
Gainera, ikastalde hau arduratzen da geletan eta hallean jarritako edukiontzi horiko jarraipena egiteaz.
Lehen Hezkuntzan, PATRUILA BERDEA izeneko taldeak sortu dira patioko txukuntasuna mantentzeko.
Gogoratu, denon artean lortu beharreko helburua dela hondakinen kudeaketa egokia eta horretarako, ikastolatik, zuon etxeetan berau aurrera eramateko ahalegin berezi bat egitera animatzen zaituztegu.