Nerea Santisteban Goirik 2016-17 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezia eskuratu berri du

Laudio Ikastolako ikaslea den Nerea Santisteban Goirik 2016-17 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezia eskuratu berri du. Saria eskuratu duten beste 14 ikaslerekin  batera 3 asteko ingeles ikastaro eta  egonaldia egingo du Toronton, Kanadan, uda partean.

Martxoaren 23an, udaberriko oporren atarian, banatu zituzten sariak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Alonso Sailburuordeak.

Izan ere 14.000 ikaslek baino gehiago bukatu zuten Batxilergoa Euskal Erkidego Autonomoan iragan 2016-17 ikasturtean eta horietatik 519 aurkeztu ziren ekainean burutu ziren Sari Berezietako probatara. Probatan parte hartu ahal izateko Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako batezbestekoa izan behar zuten hautagaiek.

Zorionak Nerea!