Ikastolako kazetariok Aiaraldea komunikabidea ezagutzera joan gara
Laudio ikastolako kazetariak Aiaraldea bisitatzera joan ginen martxoaren 16an. Joan baino lehen beraiekin kontaktuan jarri ginen eta galdera batzuk prestatu genituen elkarrizketa bat egiteko.
Heldu ginenean, Izarrekin hitz egin genuen kazetaritzari buruz eta elkarrizketa egin genion. Galdetu genion ia nola egiten duten kazetari lana, zergatik ez duten egiten gaztelaniaz, ia nola igotzen dituzten elkarrizketak webgunera, etab.
Izarrek azaldu zigun erabaki zutela euskarazko komunikabidea izatea euskara bultzatzeko; esan zigun ere egunero berriak daudela.
Berezia egin zitzaigun guri argazkia ateratzeko erabili zuen argazki kamara zaharra, momentuan bertan argazkia inprimatu zuelako oso tamaina txikian.
Bisita hau interesgarria iruditu zitzaigun eta ikasteko balio izan zitzaigun. Espero dugu berriro beste elkarrizketa bat egin ahal izatea.
Eskerrik asko Aiaraldeari bisita onartzeagatik eta bereziki Izarreri.
Laudio Ikastolako LH eta DBHko kazetaritza taldeko ikasleak.