Transexualitatea: ulertu lagundu ahal izateko

Laudio Ikastolak “Transexulitatea ulertu lagundu ahal izateko” hitzaldia antolatu du martxoaren 17an, larunbata, Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan, 11:00etatik 12:30era eta haurtzaindegi zerbitzuarekin. Berdindu zerbitzuko partaideek, pertsona transexualen eta beraien familia eta ingurukoen harretarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuko kideek, eskainitako hitzaldia izango da.

Aniztasun kulturala, funtzionala, linguistikoa, sexuala… egungo jendartean sustatzen ari garen kontzeptuak dira. Norbere bizipenetatik abiatuta sexu aniztasuna ulertzeko saioa izango da, gaian laguntzeko ditugun aukerak balioan jar ditzagun.

Etiketak: