Erdi Arorako txangoa egin dute LHko 2. mailakoek

Olentzero eta Mari Domingi ate joka zituztela Erdi Arorako eskapa egin zuten Lehen Hezkuntzako ikasleek abendu amaieran.

Bueltan antzezlan ederra eskaini zuten orduko gizartearen eginbeharrak gainerako ikasleei azaltzeko. Herri xeheko biztanleak, apaizeria, jauntxo ederrak eta dama ausartak elkartu zituzten dantza eta kantuekin atondutako ikuskizunean.

Etiketak: