Adituen txokoa, ikasleekin esperientziak partekatzeko ekimena
“Ama, nik suhiltzailea izan nahi dut!” Txikitatik gure seme-alabak helduon ereduei begira ditugu.
Guk eredu horiei erreparatu eta XXI.mendeko eredu aniztasunari erantzuteko gazteak nahi ditugu hezi.
Horretarako zuon lankidetza behar dugu, guraso edota ikasle ohi!!!
Zatoz gurekin zure bizi proiektua zein lanbidearen ezaugarriak partekatzera gure ikasleekin.
Anima zaitez!!!!!
Adituen txokoa
Gaur egun bizi dugun gizarte eredu aniztasunak ikusmira zabala duten ikasleak prestatzea dakar.
Hori dela eta Ikastola osatzen dugunon artean, Adituen txokoa ekimena abian jarri nahi dugu.
Badakigu gu guztion artean ikasleei bizi eredu anitz eta aberasgarri asko ditugula ezagutarazteko, beraien hezkuntza ibilbidean ekarpena egingo dielarik, bai curriculumarekin lotuta baita ibilbide akademikoaren aukeraketa prozesuan.
Familien parte hartzea
Une honetan familiengana zuzendu nahi dugu gure deialdia; norbere bizi proiektua, lanbidea edo bestelako ezagupen edota afizioak ikasleei ekarpena egin diezaiekeela uste baduzu, anima zaitez gurekin partekatzera!
Adituen txokoa ekarpen guzti horiek antolatu eta ikasleei zuzentzeko elkargunea bihurtu nahi dugu, hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak edo bisitaldiak baliatuta, bakoitzak gustuko duen horretan bere ekarpena eginez.
Lehen datu bilketa egiteko formulario bat osatu dugu, animatu eta urtarrilaren 19a baino lehen bete.