Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran parte hartzeko taldea osatuko du Ikastolak

Abenduaren 24an Olentzero eta Mari domingiren kalejiran parte hartuko duen Ikastolako taldea antolatzen hasi gara. Edonork parte hartu ahal izango du, ikasleek zein familiako beste edonork. Hori bai, parte hartzeko izena eman beharko da.

Haur Hezkuntzako ikasleak pertsona heldu batekin batera parte hartu beharko dute, gainerako ikasleak berriz, Lehen Hezkuntzatik aurrerakoak, bakarrik etor daitezke.

Izena emateko azken eguna abenduaren 15a izango da.

KRISEILUAK ETA SASKIAK

Kalejiran parte hartuko dugun guztiok kriseiluak (LH eta BHko ikasleek) eta saskiak (HHko ikasleek), otzarak, makilak edo bestelako apaingarriak (helduek) eramango ditugu kalejira girotzeko.
Norberak etxetik kriseilua zein saskia eraman dezake. Ikastolan bestela maileguan hartu ahal izango dira ikasleentzako kriseilu eta saskiak hurrengo egutegia baliatuta:

Abenduaren 19an 16:45etik 17:30era  4 eta 5 urteko umeen jantokian jaso.

Urtarrilaren 9an, 16:35etik 17:30era 4 eta 5 urtekoen jantokian itzuli.

Datorren astean, gabonetako ekintzen eta kalejiraren informazio gehiago jasoko duzue.