DBH4ko ikasleek moda desfilea antolatu dute ikasbidairako dirua lortzeko

DBHko 4. mailako ikasleak buru belarri dabiltza ikasbidaia prestatzen eta moda desfilea antolatu dute abenduaren 1erako, ostirala, 19:30etik aurrera Laudioko Gazela aretoan. Sarrerak salgai dituzte dagoeneko 4 euroren truke eta desfile egunean bertan ere atean bertan erosi ahal izango dira.

Ohi bezala, jai giroa nagusituko da ekitaldian eta desfilearekin batera zozketa aparta prestatu dute, 19 sari ezberdin eskuratzeko aukera eskainiko duena, besteak beste, smartwatch-ak, etxetresnak, kirol materiala edo baserriko produktuez osatutako saskiak.

Herriko 40 denda batu da antolakuntzan laguntzen jantzi dendak, moda osagarri saltokiak, ileapaindegiak eta zozketarako ekarpenak egin dituztenak zenbatuta:

JANTZI DENDAK:  Irrintzi, Ez&Bai, 1971, Moon, Levis, Olympus, Atomic, Trece, KON, Trenpea, Can Can, Aiarabike, Kot, Goxoh (Crysis), Modimela

MODA OSAGARRIAK:  Luiando optica, Christian Lay

ILEAPAINDEGIAK: RITI, STYLO, Animis, Fussion, Enean, Scaret, Eider Style, Maite, Pelukas, Suaran, Jana, Aitziber, Iluna

ZOZKETARAKO PRODUKTUAK: Aiara informatika, Ferreteria Goar, Gorostidi Ideas, Izaskun elect., Carniceria Eskuza, Beldui, KON Sports, Farmacia Solaun.

Animatu eta lagundu DBH4koak ikasbidaia antolatzen!

 

Etiketak: