Ikastolen Elkarteko ikasmaterialen eskaintza
Eguberriari begirako erosketetan pentsatzen hasia bazara, Ikastolen Elkarteak argitaratutako ikasmaterialen katalogoari begirada bat botatzea gomendatzen dizugu. www.laudioikastola.eus eta www.ikaselkar.com web guneetan ere bisitatu ahal duzu.
Bertan agertzen diren produktuak lor-tzeko bideak honako hauek dira:
1.- Ohiko saltokietara jo
2.- Ikaselkar agitaletxean, zuzenean.
3.- Laudio Ikastolan. Kasu honetan deskontu bat lor dezakezu katalogoan azaltzen diren prezioekiko
Eskabideak Ikastolako idazkaritzan bideratzeko azken eguna abenduaren 1a izango da. Eskaera egiteko, eskaera-orria bete eta helarazi, posta elektronikoa bidali laudio@ikastola.eus helbidera edo www.laudioikastola.eus web gunean aurkituko duzun formularioa bete.