Sukaldari lanpostua eta DBHko Naturaren zientziak, LHko Pedagogia Terapeutiko eta ingelesa ordezkapenak

Sukaldari lanpostu deialdia

Laudio Ikastolak sukaldari lanpostua eskaintzen du.
Interesatuek sukalde zuzendaritzako goi mailako teknikari titulua eta  azterketa bidez neurtuko den B2 euskara maila izan beharko dute. Eskola jantokien kudeaketan esperientzia eta elikadura eta nutrizio alorreko prestakuntza osagarria baloratuko dira.
Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira azaroaren 29a arte.

DBHko Natur Zientziak arlorako ordezkapena

Laudio Ikastolak 2017/18 ikasturte amaiera bitartean DBHko Natur Zientziak arloa, lanaldiaren %30a, irakasteko ordezkapen kontratua eskaintzen du.
Interesatuek arloa emateko behar besteko habilitazioa duen gradua eta EGA titulua izan beharko dute. Ikastolen Elkarteko EKI metodologiaren ezagutza baloratuko da.
Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira azaroaren 29a arte. 

Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutiko irakaslearen ordezkapena

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutiko irakasle baten ordezkapen kontratuta eskaintzen du, 2017/18 ikasturte amaiera bitartekoa.

Interesatuek Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutiko gradua eta EGA edo  titulazio baliokidea izan beharko dute.

Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira abenduaren 3a arte.

Lehen Hezkuntzako ingelesa irakaslearen ordezkapena

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako ingelesa irakasle baten ordezkapen kontratuta eskaintzen du, lanaldiaren %45koa, 2017/18 ikasturtea amaitu bitartean.

Interesatuek Lehen Hezkuntzako ingelesa espezialitateko gradua eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute. Ikastolen Elkartearen ingelesa irakasteko metodologiaren ezagutza baloratuko da.

Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira abenduaren 3a arte.

 

 

Etiketak: