Konfiantzaren pedagogia familia inguruan ezagutzeko tailer irekia
Laudio Ikastola Konfiantzaren pedagogia ezagutzeko interesa duten familia guztiei irekitako elkarlanerako tailerra eskaintzen ari da Rafael Cristobalek gidatuta. 4 saio programatu dira, asistentzia bakar batera zein sorta osoan zehar irekia delarik, hau da, ez da beharrezkoa saio guztietarako asistentzia.
OTSAILAREN 7AN, 3. SAIOA
Otsailaren 7an 3. saio praktikoa izango da 17:00etatik 19:00etara, Haur Hezkuntzako 2. zikloko egoitzan. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.
KONFIANTZAREN PEDAGOGIA
Konfiantzaren pedagogiak neska-mutil bakoitzari berez, senez, era autonomoan garatzeko gaitasuna aitortzen dio. Testuinguru horretan hezitzaileen eginkizuna, irakasle, guraso zein haurraren inguruko gainerako helduena, umearen erritmo biologikoarekin eta emozionalarekin batera jardutea da. Laudio Ikastolako irakasleria proposamen pedagogiko honen prestakuntzan murgilduta dago egun.
RAFAEL CRISTOBAL
Rafael Cristóbal, Konfiantzaren pedagogiaren bultzatzailea, medikuntzan, psikiatrian eta neurologian doktorea da eta Haurraren Psikologia Ebolutiboa ikasgaiaren irakaslea izan da Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn. Bere jarduna Genevan abiatu zuen medikuntza alorrean eta gerora Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Enpresa fakultateak haur eskolaren ikerketarako sortutako “Hazitegi” proiektuaren sortzailea da.