2013/2014rako Tutoretza programa

Bakeola, Emaize eta Zinhezba tutoretza programak hasi berri dira DBHko 1., 2. Eta 3 mailatan. Sare sozialen erabilpena, sexu heziketa eta Giza Eskubideetan hezteko ekimenak izango dira ikasturte honetan landuko diren lehengo gaian. Ikasturteak aurrera egin ahala, besteak beste, drogen kontsumorako prebentzioa, trafiko istripuen aurreko sentsibilizazioa eta odol emaileen sustapenerako aurkezpenak ere bideratuko dira programa honetan.

Urria eta azaroan zehar dagoeneko martxan jarri direnen aurkezpentxoa luzatzen dizuegu.

BAKEOLA

Bakeola sareko indarkeriaren prebentzioari buruzko gizarte eta hezkuntza programak garatzen ditu EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin duela 5 urte.

Bost urte horietan antzeman dute, teknologia berrien erabilerak eragindako gatazkei buruzko eskaerak gero eta gehiago direla, batez ere, sare sozialen erabilerari lotutakoak. Eskaera horiek xede argi bat dute: Interneten erabilera arduratsu eta segurua jorratzea hezkuntza-komunitatean.

Ikasleekin landuko diren helburuak hauexek dira:

  • Indarkeria eta sareko indarkeria mota ezberdinak ezagutu eta analizatu. Ikus-eremua zabalduz, egoera ezagutuz. Horrela, ciberbullying-a testuinguruan jartzen laguntzeko.
  • Sentimendu eta emozioen bideratzea sare biolentzia
  • inguruan.
  • Enpatia eta asertibitate gaitasunak landu. Estereotipoak eta aurreiritziak gainditu
  • Sare barruko eta sare kanpoko errealitatea aztertu,lagunak, arau moralak, datu pertsonalak..
  • Zibereskubideak ezagutu:.Datuen babesa, guraso eta hezitzaileen papera.
  • Dauden baliabide komunitarioen ezagutza sareko indarkeriaren aurka prebenitzeko eta jarduteko
  • Giza sareen, bideo jokoak eta mugikorraren erabilpena aztertu. Bere potentzialtasunak eta arriskuak

Informazio gehiagorako www.bakeola.org web gunea bisitatu

EMAIZE

Sexuen Heziketa erreal, profesional eta zorrotza eskaintzea  helburu duen sexologia zentroa da Emaize. Ikasgelan, familiekin eta, heziketa eragileekin esku-hartzea garatzeko programa abiatuko dute hiru arlo nagusi jorratuz:

  • Sexu Hezkuntza.
  • Tratu oneko harremanetarantz.
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitaterako arreta

Informazio gehiagorako emaize.com web gunea bisitatu

ZINHEZBA

Zinhezba 2004ean sorturiko elkartea da, Zinearen bidez Giza Eskubideetan heztea helburu duena. Gai ezberdinen inguruko hezkuntza-programak garatzen ditu, betiere ikasketa prozesu interaktibo eta partehartzailearen esparruan.

Ikus-entzunezkoen arloko alfabetizazioa sustatu nahi dute eskola adineko biztanleriaren artean jarrera kritikoagoak pizteko.

Ikus-entzunezkoek, erabiltzen duten lengoaia mota dela eta, laburtzeko, erlazioak eratzeko, eta informazioa prozesatzeko eta era zabalago batean aztertzeko ahalmena suspertzen dute, eta honek ikasteko beste era bat suposatzen du. Ikasleak gero eta sarriagotan eratzen dituzte kontaktu sozialak ikus-entzunezkoak edo informatikoak diren medio eta teknologien bidez, askotan indarkeriazko edukiekin. Kontzientzia kritiko baten sorrera uneoro jasotzen dituzten irudi negatiboetatik defendatzeko beharrezko erreminta da.

Informazio gehiagorako www.zinhezba.org web gunea bisitatu