Ekonomia irakasle lanpostu deialdia
Laudio Ikastolak Batxilergoko 1. mailako ekonomia arloa, lanaldiaren %20a, emango duen irakaslea behar du. Interesatuek arloa emateko behar besteko habilitazioa duen titulazioa eta EGA edo titulazio baliokidea beharko dute.
Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira irailaren 12a arte.