Ikastolako ordezkariek Agenda 21eko Udal Foroan parte hartu dute

Agenda 21eko ikasle ordezkariek Laudioko Udal Foroan parte hartu dute. Bertan ikastetxe ezberdinetako ikasleek eskolen arteko foroan ateratako ondorioak irakurri dituzte, beraiek egindako maketaren prozesua azaldu dute eta urte honetako gaiarekin, “Nolako herria nahi dugu?”, lotuta hainbat galdera zuzendu dizkiote alkateari. Amaieran hamaiketako gozo bat izan dute.