Bilbo literatura klabean ezagutzeko ibilbidea prestatu dute Batxilergo 1. mailan
Maiatzaren 3an Batxilergo 1. mailako ikasleak Bilbora joan ginen IBILBIDE LITERARIOA burutzera. Proiektu integratzaile honek Euskara eta Gaztelania arloak uztartu ditu, erabakiak hartzeko orduan ikaslearen autonomia bultzatzea eta jende aurrean hizkuntz formala erabiltzea izanik helbururik nagusienak. Horretarako 5 taldetan banatu gara ikasleok: Gestio taldea (beharrezkoak izan diren baimenak eta eskaerak egin, tren eta metro txartelak atera…), Topografia taldea (ibilbidearen egingarritasuna bermatu, taldea Bilbotik gidatu), Euskal idazleak taldea (informazioa bildu eta jende aurrean azaldu), Gaztelaniazko idazleak taldea (informazioa bildu eta jende aurrean azaldu) eta Erreportaia taldea (argazkiak, bideoak, kartelak..) .
Beste batzuen artean, Ángela Figuera, Jon Arretxe, Pott banda, Unamuno, Andolin Eguzkitza eta Pío Baroja idazleei buruzko informazioa jaso ondoren, Bilboko kaleak alde batera utzi eta metroz Sopelara abiatu ginen. Hondartzan bazkaldu eta, harrigarriena, gutariko ausart batzuk Kantauri itsasoko ur hotzetan sartu ziren!