DBH eta Batxilergoko lau ikasle talde lehiatuko dira Kultura Ondarea Sarietan

Ikasturte honetan ere Laudio Ikastolako ikasleak Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Kultura Ondarea Sariaren hirugarren edizioan parte hartu dute. Oraingokoan DBH 4 eta Batxilergo 1. mailako ikasleak izan dira lehiaketa honi begirako bideoak sortzen animatu direnak.

Lehiaketa honen bidez gazteak kultura ondarearen gaira hurbildu nahi dira, hau dela eta ikasleek, beren ustez kultura ondarea den elementu bat aukeratuta, bideoa egin dute modu boluntario batean.

Orduak lanean eman eta gero, gaiak aukeratzen, informazioa bilatzen, elkarrizketak egiteko pertsonak aukeratzen, grabazioak egiten, bideoak diseinatzen eta editatzen, beren esfortzuen emaitza ikusgai dugu youtuben izenburu hauekin: Sorgin: sortu eta egin, Azken artzainen bila, Ermuko Andra Mari historia kontalari, Hurbiltasunetik urrun.

Animatu zaitezte bideoak ikusten, zabaltzen eta zuen laguntzarekin, youtuben gustuko duzuela adieraziz, beren lana goraipatzen.

Animo neska mutilok lan politak egin dituzue eta!!!