JUUL kanpaina garatu dute LH4ko ikasleek
Aurten 4. mailako ikasleok Juul kanpainan parte hartu dugu. Gure artean irakurzaletasuna bultzatu egin dugu eta kanpainan murgilduta egon garen bitartean liburu asko irakurtzeko eta baloratzeko aukera izan dugu.
Arrakasta gehien izan duen ekintza Goio Ramos idazlearekin egin genuen solasaldia izan zen, solasaldia aurretik, berak idatzitako “Izeko Mirenek lagun berria du” liburua irakurri genuen eta horri esker hainbat galdera egin ahal izan genizkion.
Azkenik, apirilaren 4an Juul kanpainako bozketa eguna izan zen eta gure liburu gustukoenak bozkatu genituen.
Hemen dituzue Goio Ramosekin izandako solasaldiaren argazki batzuk eta baita bozketa eguneko beste hainbat.