Dena prest Korrikari harrera egiteko!
Haur Hezkuntzako neska mutilak Korrikarako prestatzen dabiltza egunotan. Otxandiotik abiatu zenetik egunero Euskal Herriko mapari begira daude nondik dabilen jakiteko eta Laudiora heldu bitartean jolastokian hankak eta eztarriak prestatzen aritu dira.
IKASTOLAREN KILOMETROA
Ostiralean, apirilaren 7an, Dolumin Barikuko jaia eta 20. Korrika uztartuko ditugu Laudion.
Ikastolak 2.042 kilometroan hartuko du parte. Berton elkartuko gara Ikastolako ikasle, guraso eta langileak.
Hitzordua 12:30ean jarri dugu Zumalakarregi etorbideko 30. zenbakian, Betiko autoeskolaren parean. Aurtengoan Ikastolako guraso sortzaileek eramango dute lekukoa.
IGANDEAN IRUÑERA JOATEKO AUTOBUSA
AEK-k igandean izango den Korrika amaiera jaira joateko autobusak antolatu ditu Airaldea eskualdean. Tikeak 9 eurotan salgai dituzte Urduñako Udaletxean eta Laudio eta Amurrioko AEK euskaltegietan.
Autobusa 8:30ean abiatuko da Urduñatik, 8:45ean Amurrioko elizako biribilgunetkin eta 9:00etan Laudioko institututik. Iruñetik bueltan berriz 19:00etan abiatuko da.