Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Guggenheim museoa bisitatzera joan dira eta arte lanak eta eskulturak ikusteaz aparte, tailer batean parte hartu dute. Museoaren xarmak bultzatuta edo, benetan arte lan ederrak sortzeko inspirazioa aurkitu zuten bisitaldian.