ESKOLA EGUTEGIRAKO IRADOKIZUN BILKETA

Ikastolako guraso, ikasle, irakasle eta langile ez-irakasleen ordezkariak biltzen dituen Eskola Kontseiluak 2013/14 ikasturterako eskola egutegia erabakiko du maiatzaren 22an.
Ikasturtean zehar izaten diren jai egunen antolaketak iritzi ezberdin ugari sortu ohi du. Hau dela eta, gai honen inguruan gurasoen aldetik izan daitezkeen iradokizunak bildu nahi dituzte gurasoen ordezkariek Eskola Kontseiluak kontutan izan ditzan.

Iradokizunak biltzeko epea maiatzaren 21a arte egongo da zabalik idazkaritzan.

Proposamenak egiteko zirkularra eskuratzeko, egin klik HEMEN.