"Makilakixki" euskal kondaira antzeztu dute HH5eko ikasleek

Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutilek “Makilakixki” ipuinean oinarritutako antzezlana prestatu dute. Pastoraletan bezala, bertso doinuekin agurtu dituzte ikusleak ikuskizunaren hasiera eta bukaeran.

Denek, publikoak zein antzezleek, primeran pasatu zuten euskal kondairak biltzen dituen gertaera harrigarriekin.

Emanaldia bideoz jaso zuten denok goza dezagun.

 

 

Etiketak: