DBH3ko ikasleek "Ereiten" antzezlana sortu dute

DBHko 3. mailako ikasleek "Ereiten" antzezlana sortu dute eta datorren ekainaren 16an estreinatuko dute Lanbide Heziketa Eskolako antzokian 18:00etan. Sarrerak salgai jarri dituzte borondatearen truke, antzezpen egunean bertan hartu ahal izango dira atean.

EREITEN

Bizitza, batzuetan ez da erreza izaten, bidea zailtasunez betetzen da eta askotan ez gara zoriontasuna bilatzeko gai. Horrelakoa izan da Nanaren bizitza.
Lehenengo arnasa hartu zuenetik, gorabeheraz bete zaio bidea eta oroitzapenek hasierara eramango dute. Bidaia honetan bizitzaren alde goxo garratzak ezagutuko ditugu, une horien inguruan erein baitu bere oraina.

Anima zaitezte bidaia honetan murgiltzen!

 

Etiketak: