"Amama ta ni" bideo-lana saritu dute Kultura Ondarea lehiaketan

Bigarren urtez jarraian, Laudio Ikastolako Batxilergo lehen mailako ikasle talde bat Eusko Jaurlaritzak deitutako Kultura Ondarea lehiaketan saritua izan da.

Iratxe Ibarrola, Julen del Arco, Ainhoa Solan, Joseba González eta Andere Canalesek lehiaketaren 2. ediziorako sortutako Amama ta ni bideoa saritua izan da, epaimahaiak emandako puntuaziorik altuena eskuratuz. Aititeren altxorra bideoak berriz, Laudio Ikastolak aurkeztutako beste lanak, laugarren postua lortu du epaimahaiaren ebazpenean.
 

Maiatzaren 30ean, sari banaketa

EAEko Bigarren Hezkuntzako 32 ikastetxetako ikasleek aurkeztutako 67 bideo izan dira aurten lehian eta astelehenean, maiatzaren 30ean, Bilbon egingo den ekitaldian saria jasoko dute Laudio Ikastolako ikasleek edizio honetako beste bi talde irabazleekin batera, Abellanena Ikastetxea eta Kantauri BHI.

Zorionak neska-mutilak!!! Bai irabazleei zein aurkeztutako Ikastolako beste bideoan parte hartu duzuenoi!!! Lan polita egin duzue eta!!!