Batxilergo 1. mailako ikasle batzuek Kultura Ondarea 2. lehiaketan parte hartu dute
Aurten ere Laudio Ikastolako Batxilergo lehenengo mailako ikasle batzuek, beraiek sortutako bideoekin, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Kultura Ondare lehiaketaren bigarren edizioan parte hartu dute.
Lehiaketa honetara aurkeztutako bideoen bidez ikasleek beren ikuspuntutik kultur ondarea den elementu bat azpimarratu nahi izan dute. Bi bideoetan herri ezberdinetako ikasleek lan egin dute izanik, gai ezberdinak landuz.
Otsailean lanean hasi ondoren (gaiak aukeratzen, informazioa bilatzen, elkarrizketak egiteko pertsonak aukeratzen eta bideoaren diseinuan) beren esfortzuen emaitza ikusgai dugu Kultura Ondareak youtuben duen kanalean eta facebook sarean duen orrialdean izenburu hauekin: amama eta ni eta aititeren altxorra.
Animatu zaitezte bideoak ikusten eta egindako lanei oihartzuna ematen, gustuko duzuela adierazi youtubeko bideoan eta facebooken.
Animo neska mutilok lan politak egin dituzue eta!!!