HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO GURASO ESKOLAK ABIAN
Aditu gehienen arabera, gela barruko interakzioak emaitza ikusgarriak lortu ditu ikasketa prozesua hobetzen, eta salbuespenik gabe gainera. Baina ez da bide bakarra. Gurasoen prestakuntzak, esaterako, eragin handia du umeen hezkuntzan.
Gurasoek ikastaroren bat egiten aritzeak edo bestelako heziketa saioren batean parte hartzeak badu ere bere biziko garrantzia. Mundu osoan zehar ikasketetan arrakasta neurtzeko egiten diren azterketek agerian utzi dute horrek errendimendu akademikoa hobetzen duela.
Hau kontutan izanik, Laudio Ikastolak gurasoen interesguneei foroak eskaintzeko apustua egiten jarraitzen du eta ikasturte honetan ere guraso eskola berriz martxan jarriko dugu.
Lehen Hezkuntzako guraso eskola, abian izango da urriaren 29tik aurrera. Izena emateko epea hilak 14tik-21era bitartean izango dugu zabalik.
Haur Hezkuntzako guraso eskola urtarriletik aurrera hasiko da. Izena emateko epea aurrerago zabalduko da.