XX. LAUDIO IKASTOLA KROSA OSPATUKO DUGU OTSAILAREN 14AN
XX. Laudio Ikastola krosa ospatuko dugu otsailaren 14an, igandea, 11:00etatik aurrera Lamuza parkean. Aurtengo lehiaketa Arabako Eskolarteko Txapelketa izango da.
Ikastolako neska-mutilak gonbidatu nahi ditugu espresuki kirola eta giro euskalduna uztartzen dituen ekimen honetan parte har dezaten.
Aurtengo kategoriek 2002 eta 2007 urteen tartean jaiotakoak hartuko dituzte barnean. Horrez gain gaztetxoenek, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherakoek, erakustaldi lasterketan parte hartzeko parada izango dute eguerdi partean.
Izena emateko epea otsailaren 4a bitartean izango dugu zabalik idazkaritzan.
ZATOZ OTSAILAREN 14AN
IKASTOLAKO KROSEAN LAGUNTZERA
Otsailak 14ko kirol hitzorduaren prestakuntzarako laguntzaile faltan gaude. Bezperako egunean, larunbatean, 3 pertsona heldu behar ditugu materiala Kultura Etxera eramateko. Igandean berriz, seinalizazioa jartzeko 4 pertsona heldu behar ditugu, eta beste 2 edari eta gaileta banaketan aritzeko.
Idazkaritzan izena eman. Eskerrik asko laguntzeagatik.