BIGARREN HEZKUNTZAKO PT BATEN ORDEZKAPENA BETETZEKO LANPOSTU DEIALDIA

Laudio Ikastolako kontratazio mahaiak Bigarren Hezkuntzan PT bezala aritzeko ordezkapena ebatzi behar du. Interesatuek Bigarren Hezkuntzan zeregin horietan aritzeko beharrezko titulazioa eta EGA titulua edo baliokidea izan beharko dituzte. Curriculumak urtarrilaren 22a arte jasoko dira Ikastolako idazkaritzan eta laudio@ikastola.eus posta elektronikoan. Elkarrizketak hurrengo astean bideratuko dira.