6. 0RIENTAZIO AKADEMIKO ETA PROFESIONALERAKO AZOKA

Ostiralean, urtarrilaren 15ean, ospatuko da Ikastolako 6. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka.

“Etorkizunari begira” lemapean antolatutako ekitaldian hainbat unibertsitate eta Lanbide Ikastetxeetako informazioa jasotzeko aukera eskaintzen da berton, ikastetxe bakoitzak azokan jarriko duen informazio gunearen bidez zein ostiral arratsaldean zehar eskainiko dituzten hitzaldien bidez.

Goiz partean DBH4tik aurrerako ikasleek orientazio akademiko eta profesionalarekin lotutako tailer eta saio praktikoak izango dituzte. Arratsaldean berriz, informazio guneak jarriko dira Ikastolako sarreran 15:30etik aurrera eta jarraian, 16:00etatik aurrera, berton izango diren ikastetxe eta unibertsitate ezberdinen aurkezpen hitzaldiak eskainiko dira.

Orientazio Azokari buruzko erreportaia DBH1koen eskutik

DBHko 1. mailako ikasleek kale inkesta egin dute Batxilergoan ari diren ikasleen artean azokaren harira eta bideo batean bildu dituzte  Batxilergo ondorengo ikasketei begira dituzten egitasmoak.

 

 

Etiketak: