SALGAI DUGU 2016KO SEASKAKO EGUTEGIA
Seaskak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, 2016 urteko egutegia salmenta jarri berri du. Ikastolako idazkaritzan eskura dezakezu 4 euroren truke.
Seaskako egutegia 1972az geroztik argitaratzen da Ipar Euskal Herriko Ikastolei sostengu ekonomikoa eskaintzeko bertoko gurasoen ekimenez.
Euskaltzaindiaren ikerketa lanetan, euskal literatura eta mitologian eta euskal santutegian oinarritutako euskal izendegia eskaintzen du egutegiak. Aurten Kepa Etchandy argazkilari baionarrak egindako lanez irudiztatu dute.