DBH4koen ikas-bidaiaren aldeko desfilea
Urriaren 4an Laudio Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek moda desfilea burutuko dute ikas-bidaiarako dirua lortzeko. Hitzordua 20:30ean Laudioko Kafe Antzokian izango da. Sarrerek edari bat barne izango dute eta 3 euroren truke ari dira saltzen ikasleak; kafe antzokian bertan ere erosterik izango da.
Zozketak
Sarreren zenbakiekin lotuta Modimela dendak emandako pijama zozketatuko dute. Honez gain emanaldia prestatzen lagundu duten hainbat dendak eta laguntzailek emandako oparien zozketa egingo dute desfilean, besteak beste: Spiuk-eko kasko bat, KOT izerditako bat, Goikoganeko izerditako bat, Beldui Txakolinaren museorako 10 sarrera, CD Laudiok emandako baloi bat, Expert Izaskun dendak emandako musika kaskoak eta Zuhaitza liburu dendak, Luisa apaindegiak, Loli lurrindendak, Lorea apaindegiak eta Irudi argazki dendak emandako oparitxoak.