ARABA EUSKARAZ 2016 KANPAINAKO ARDO SALMENTA

Aguraingo Lautada Ikastolak Araba Euskaraz kanpainarako etiketatutako ardo eskaintza prestatu du Eguberriari begira.

Lapuebla Labarkako Estraunza upategiko ardoekin osatu dute aurtengo eskaintza, urteko ardo beltza eta ondua eta ardo zuria alegia.

Ardo mota bakoitza 3 botilako estutxeetan eta 12 botilako kutxatan izango da salgai bai eta ardo bakoitzetik botila bana biltzen dituen estutxean ere.

Laudio Ikastolako idazkaritzak eskaera orriak  jasoko ditu abenduaren 9a bitartean, baita, laudio@ikastola.net posta elektronikoan eta 94 672 67 37 telefonoan. Kobrantza abenduaren 15eko erreziboan bideratuko da.

Etiketak: