2015eko LOTERIA

Laudio Ikastolako Artezkaritza Batzordeak erabakitako Loteria banatzeko sistema berria indarrean dugu iragan ikasturtetik.

Bazkideen asanblada ezberdinetan hitz egindakoa ardatz hartuta, Ikastola osatzen dugunon ardura ikastolarentzako baliabideak topatzea da; hortaz, eta ideia hori abiapuntu moduan harturik, Loteria salmenta Ikastolarako diru iturrietako bat bilakatu da.

Ikastola osatzen dugun familia orori loteria tako bana egokituko zaigu, eta berau saltzeko SAIAKERA egitea ESKATZEN dizuegu Artezkaritza Batzordetik.

Loteria takoa jasotzea derrigorrezkoa izango da guraso guztien partetik. Horretarako, idazkaritzan jasotzea gomendatzen dizuegu URRIAREN 19tik aurrera. Urriaren 22 eta 29an eta azaroaren 6an, Haur Hezkuntzako jolastokian ere jaso ahal izango da loteria 16:15etik 16:45era.

Posible ez izatekotan, idatziz ikasleen edo beste guraso baten bitartez bidaltzea eska dezakezue. Jasotzen ez den kasuetan, kontrakoa ida-tziz adierazi ezean, loteria takoa ikasleen bidez bidaliko da etxeetara azaroaren 9an.

Loteriaren kobrantza azaroaren 15ean jaulkiko den erreziboan azalduko da. Soberan geratutako loteria takoak data horretatik aurrera idazkaritzan salgai izango ditugu.

Tako bakoitzak 5 papeleta izango ditu. Papeletaren prezioa 5€takoa izango da, 4€ loterian jokatuko direlarik, eta gainontzeko 1€a ikastola laguntzeko izango da. Beraz, tako osoaren balioa 25€takoa izango da.

TAKO OSAGARRIAK

Edozein familiak egokitu zaion loteria takoa baino gehiago sal dezake, nahi beste loteria tako eskatzea ere posible da, Ikastolari guztiz lagungarria baitzaio. Horretarako, behean azaltzen den koadroan adieraz ezazue GUZTIRA zenbat loteria-tako nahi dituzuen eta idazkari-tzan entrega ezazue azaroaren 9a baino lehen.

Ekimen honetan parte hartu nahi ez duen familiak loteria-takoa itzultzeko aukera izango du azaroaren 9a arteko epean, idazkaritzan aldez aurretik jasotako takoa entregatuz (takoak osorik egon beharko du). Loteria epe barruan itzul-tzen duten familiei EZ zaie EZER KOBRATUKO, baina ezinbestekoa da itzulketa gauzatzea.

Bestalde, jakin badakigu, hainbat familiek ez dutela loterian jokatzea gustuko, baina gustura lagunduko lioketela Ikastolari; hau kontuan izanik, aukera dago loteria ez saltzeko eta loteria bidez jasoko dugun laguntzaren ekarpena bakarrik egiteko. Horrela nahi izatekotan, arren adieraz ezazue takoa jasotzerakoan.  
Ekimen honen helburu bakarra Ikastolarentzako baliabideak lortzea da. Loteria sistemaren bidez egitea, bigarren maila baten geratu beharko litzateke.

Etiketak: 
Fitxategia: