2015/16 IKASTURTERAKO BEKA DEIALDIA ZABALDU DU EUSKO JAURLARITZAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2015/2016 ikasturterako beka deialdia jarri du abian. Urriaren 2a bitartean 0 urtetik 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako laguntza eskaerak egin edo berritzeko epea egongo da zabalik.

BEKA TXOKOA

Familiei bekak bideratzea erraztu asmoz, beka txoko edo bulegoa izango dugu zabalik Ikastolako sarrera nagusian idazkaritzako pertona baten ardurapean. Hortaz, beka txokorako ezarri dugun ordutegian etortzea eskatzen dizuegu:

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan:

09:15 - 12:45  eta  14:30 - 16:45

Asteazkenetan: 09:15 - 13:15

BEKA BERRITZAILEAK

2014/15 ikasturtean beka jaso zuten ikasleek beka berritzea baino ez dute egin beharko. Horretarako gurasoetako batek berritze inprimakia izenpetu beharko du  beka txokoan.

LAUDIO TXIKI

Haur Hezkuntza 1. zikloko ikasleek laguntza mota ezberdina eskura dezakete  matrikulatuta dauden mailaren arabera.

O eta 1 urteko haurrek, 2014an eta 2015ean jaiotakoek, kuotarako laguntza eskura dezakete, hilean gehienez 90 eurokoa.

2 urteko haurrek, 2013an jaiotakoek, ikasketak ordaintzeko laguntza, 200€, eta jantokirako laguntza, gehienez 712€, eskura dezakete.

Ziklo honetarako 1. errenta muga egiaztatu behar da kasu guztietan.

 

ERRENTA AITORPENA EGITEN EZ DUTEN FAMILIAK

2014 urtean errenta aitorpena egin ez duten familiek 2014an jasotako diru-sarrerak edota bizi baliabideak inprimaki ofizialekin ziurtatu behar dituzte.

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

3, 4 eta 5 urteko ikasleek, 2012, 2011 edo 2010ean jaiotakoek, 2. errenta muga egiaztatu beharko dute ikasmaterialerako laguntza, 78€, zein jantokiko laguntza, gehienez 712€, eskaera berrietan.

LEHEN HEZKUNTZA ETA DBH

LH eta DBH etapatan 3. errenta muga egiaztatu behar da ikasmaterialarako laguntza eskuratzeko eta 2. errenta muga jantokirako eskaera berrietan.

BATXILERGOA

Batxilergoan 3. errenta muga egiaztatu behar da ikasmaterialeko laguntza eskatzeko eta 2. errenta muga garraiorako eskaera berrietan. Maila honetan ez dago jantokirako laguntzarik.

Eskuratu HEMEN Hezkuntza Sailak argitaratutako informazio orria.