ETBko SORGINTXULO SAIORAKO TXISTEAK GRABATU DITUZTE LEHEN HEZKUNTZAN

Laudio Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. Mailatik 5.a bitarteko hainbat ikaslek uda partean Sorgintxulo saioan bistaratuko diren txisteak grabatu dituzte ekainean.
 
Sorgintxulo saioa euskal izaera eta ondarea oinarri hartuta, 0-12 urteko haurrentzako saioa da, ETB1 eta ETB3n eskaintzen dute berton magia, umorea, zientzia, jokoak eta lehiaketak uztartuz.
 
Txisteak pila barreak mila
 
Laudio Ikastolako ikasleak “Txisteak pila, barreak mila” atalean Euskal Herriko beste hainbat ikastetxeetan grabatutakoekin batera joango dira azaltzen udan zehar. ETBren programazioan eta www.eitb.eus nahieran atalean jarraitu ahal izango ditugu gure neska mutilak eta beraiekin barrez lehertu.
 
Etiketak: