BATXILERGOKO IKASLE TALDE BATEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ONDAREA SARIA ESKURATU DU
Laudio Ikastolako Batxilergoko 1. mailako hainbat ikaslek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak aurten lehenbiziko aldiz abiatu duen Kultura Ondarea Sarian parte hartu du. Aurkeztu dituzten bost bideoetatik “Orozkoko garrafak” lanak saria eskuratu du eta Ikasturte honen amaieran Irlandara joango dira bidaian Arrate Arana, Maider Renes, Ane Garcia, Olatz Torrecilla, Irantzu Azkunaga eta Zaloa Garai, bideoaren egileak.
Lehiaketa honen bidez gazteen artean herriko kultur ondarea azpimarratu nahi izan da, horretarako ikasleek kultur ondare baten inguruko bideoa eginez. Laudio Ikastolako bost talde hasi ziren lanean otsaila aldera gaiak aukeratzen, informazioa bilatzen, elkarrizketak egiteko pertsonak aukeratzen eta bideoaren diseinu garatzen. Beren esfortzuen emaitza maiatzean aurkeztu zuten eta ekaina hasieran jakin dute aurkeztutako lan bat saritua izan dela.
Irabazle suertatutako neska hauek ekainaren 23-tik 30era Irlandan egongo dira, Paddy Woodworth-en eskutik herrialde horren kultura-historia ezagutzen eta ingelesa praktikatzen.
Beraiekin izan gara aurkeztutako lana gertutik ezagutzeko:
Zeintzuk irizpide erabili dituzue gaia aukeratzeko? Zergatik aukeratu duzue gaia?
Jon Muñozek, lehiaketa honetan parte hartzeko aukera eman zigun. Lehiaketako irizpideak irakurri eta gero, gure inguruko kultura ondareari buruz lana egitea erabaki genuen, ideia ona zelakoan. Momentu horretan, gure taldeko kide batek Orozkoko garrafei buruz lana egitea aipatu zuen, tradizio hori jarraitzen dituzten hainbat ezagun baitzituelako. Hortaz aparte, pertsona honek gaiari buruzko liburua gordeta zeukan eta hau aurkitzerakoan martxan hasi ginen.
Nolakoa izan zen bideoaren diseinua eta prozesua? Prozesu konplexua izan da?
Hasiera batetik, oso argi geneukan bideoa eramangarria eta originala egin nahi genuela , eta horregatik gure irudimena piztu genuen. Ideiak imajinatzeko orduan ez genituen zailtasunak izan, taldeko bakoitza ideia mordoa eman genituelako.
Zer moduz moldatu zarete teknikoki proiektua garatzeko?
Hasieratik arazoak izan genituen eta bat baino gehiagotan lana ez aurkeztea pentsatu genuen. Mota askotako arazok izan ditugu: Elkarrizketak egiterako orduan, ``making of´´ a egiterako orduan, elkarrizketatuekin kontaktuan jartzeko orduan… Baina azkenean, pilak jarri genituen eta lana aurrera atera genuen.
Zein izan da lanaren parterik zailena?
Hainbat momentutan zailtasunak izan ditugu. Horietako bat, lanaren elkarrizketak grabatzeko momentuan taldeko partaide guztiak egunean bat etortzeko aukera izan ez genuelako . Hortaz aparte, bideo osoa muntatzeko arazoak ere izan ditugu, bideo solte asko genituelako eta ez genekielako nola lotu era koordinatu batean.
Bideoa amaitzerakoan ze sentsazio eduki zenuten?
Egia esanda, bideoa amaitzerakoan sentsazio oso on bat genuen eta harro sentitzen ginen egindako lanarekin. Hala ere, bideo apur bat motz gelditu zela pentsatu genuen eta horrek puntuazioa jaitsiko zigulakoan geunden.
Ikusi dituzue gainerako partaideen proiektuak? Zeintzuk izan dira besteen proiektuetatik deigarriak iruditu zaizkizuen ideiak?
Hainbat bideo ikusi genituen eta benetan bideo bakar bat deigarria edo originala iruditu zitzaigun, besteen artean nabarmenena zelako; guztiak ez bezala, elkarrizketen bidez istorio bat kontatzen baitutelako.
Kultur ondarearen inguruan duzuen iritzia zein da?
Gure ustez, kulturari buruzko jakintza izatea garrantzitsua dela uste dugu, kulturaren bitartez jakinduria, tradizioak, ohiturak… bereganatzen baititugulako.
Nola izan duzue Kultura Ondarea Sariaren berri?
Saria jakinarazi ziguten egunean, gutariko bakar bat baino ez zegoen ikastolan. Beraz, hasiera batean, pertsona horri gure historiako irakaslea, hau da, Jon Muñoz ,sariaren berria eman zion. Ondoren, ikasle hau WhatsApp-aren bitartez taldeko beste partaide guztiei mezua helarazi zigun. Hori dela eta, beste guztiak segidan Laudio Ikastolara joan ginen datu pertsonalak eta beste informazio zehatz batzuk emateaz aparte, gure poztasuna taldeko kideekin eta irakasleekin ospatzeko.
Irabazle izan ez bazenute, lehiaketan parte hartu izanak pena merezi izan zuela uste duzue?
Bai, esperientzia polita izan da eta momentu barregarri asko izan ditugu bideoaren grabaketa eta prestakuntza egiterakoan. Edonori gomendatzen diogu lehiaketa honetan parte hartzea, kultura ondarean barneratzeko.