ARABA EUSKARAZ 2015 JAIRA JOATEKO AUTOBUSAK

Laudio Udalak igandean, ekainaren 14an, Oiongo San Bizente Ikastolaren eskutik Gasteizen ospatuko den Arabako Ikastolen jaira joateko autobusak antolatu ditu.

Autobusak 10:00etan abiatuko dira institututik eta 19:00etan bueltako bidaian Gasteiztik. Txartelak 6 eurotan dituzte salgai euskara arloan, goizeko ordutegian, ekainaren 11 arte.

Gogoan izan 18 urtetik beherakoek guraso edo tutoreen baimen idatzia eraman beharko dutela eta 2.000 urtean edo ondorengoetan jaiotakoek heldu batekin lagunduta joan behar dutela, nahitaez.

LAGUNTZAILEAK

Laudio Ikastolak Mendizorrotza gunean goiz partean arituko den laguntzaile taldea osatu du. Izen ematea zabalik dago idazkaritzan, 94 672 67 37 telefonoan eta eke@laudioikastola.eus posta elektronikoaren bidez.

Etiketak: