LAUDIO IKASTOLAKO JUNTAK BAT EGIN DU 3. MAILAKO AZTERKETEN PLANTOAREKIN

Laudio Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak, hartu berri duen akordioa dela medio,  Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoaren kontra agertu da, azterketa hori ez egiteko beharrezko urratsak emateko konpromisoa hartu duelarik.

Akordio hau bat dator Ikastolako 3. mailan seme-alabak matrikulatuta dituzten Laudio Ikastolako 45 familiek bultzatutako plantoarekin, 3. mailako ebaluazio diagnostiko proba egiteko baimenik ez dutela ematen adierazten duen idazkia izenpetu dutelarik.

Sinadura bilketa gainerako ikasmailatan ari diren ikasleen gurasoei zabaldu nahi izan dute eta dagoeneko 100 sinaduratik gora jaso dira Idazkaritzan. Zirkular honekin batera plantoarekin bat egiteko sinadura-orria banatzen dugu Ikastola osatzen dugun guztiok ekimenarekin bat egin dezagun.

ASTEAZKENEAN, KALEJIRA

Asteazkenean, hilak 10ean, kalejira deitu du Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataformak Laudioko Herriko Plazan 18:00etan. Eskualdeko ikastetxe guztiak deituta daude LOMCEk inposatutako azterketei plato egitera berton.

Etiketak: