IKASTOLAKO EGUTEGIRAKO ARGAZKIEN PRESTAKUNTZA

Ikastolako egutegiaren argitalpena prestatzen hasi gara, ekimenean ikasleria osoari parte hartzeko gonbitea luzatzen diogularik.

Ikastolako ortua

Aurten Ikastolako ortua bihurtuko dugu egutegiaren gai nagusia eta hilabete bakoitzeko argazkian jarduera horrekin eta landa eremuarekin lotutako ekintza ezberdinak islatzen saiatuko gara.

Hilabete bakoitzerako proposatutako gaia zerrendatu dugu eta ondoren argazki bakoitzean parte hartuko duten ikasmailak zehaztu ditugu, 12 argazkitan ikastolako ikasle guztiak biltzeko erronkari eutsiz.

Ekainaren 9an, asteartea, iraila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina eta abuztuko taldeen txanda izango da eta hilak 10ean, asteazkena, berriz, urria, azaroa, abendua, urtarrila, otsaila eta uztailekoena.

Salmenta

Egutegia oporren bueltan, irailaren 8an, eskuratu ahal izango da Ikastolan. Argitalpenaren gastuak ahalik eta gehien molda ditzagun, eskaera ekainean egin beharko da, hilaren 12a baino lehen alegia.

7 eurotan izango dira salgai eta familia bakoitzak nahi beste eskuratu ahal izango ditu. Hormako egutegiak A3 baten tamaina izango du  zabalik  (45zmx32zm gutxi gorabehera) eta ikasturtearen antolaketa izango du: irailetik abuztura.