BATXILERGOKO 1. MAILAKO IKASLEEK KULTURA ONDAREA SARIAN HARTU DUTE PARTE

Laudio Ikastolako Batxilergo lehenengo mailako ikasle batzuk, beraiek sortutako bideoekin, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Kultura Ondare lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartu dute.

Lehiaketa honen bidez gazteen artean herriko kultur ondarea azpimarratu nahi da, horretarako eskoletako ikasleek kultur ondare baten inguruko bideoa eginez. Herri ezberdinetako ikasleak izanik, bost bideoetan, beren ustez, kultur ondare modura nabarmentzekoak diren gaiak aurkezten dizkigute.

Otsailean lanean hasi ondoren (gaiak aukeratzen, informazioa bilatzen, elkarrizketak egiteko pertsonak aukeratzen eta bideoaren diseinuan) beren esfortzuen emaitza ikusgai dugu kulturaondarea.eu web orrialdean, kultura ondarearen facebook orrialdean edo youtuben izenburu hauekin: Laudioko odolosteak; Amazoi Orozkoko garrafak; adarra; euskal musika; Boinas txapel fabrika.

Animatu zaitezte bideoak ikusten eta zuen laguntzarekin, gustuko duzuela facebooken adieraziz, beren lana goraipatzen.

Animo neska mutilok lan politak egin dituzue eta!!!

 

 

Etiketak: