DBHko 1. MAILAKO IKASLEEK "ETA EREINGO BAGENU..." EKIMENEAN PARTE HARTU DUTE

DBHko 1. Mailako ikasleak Laudioko Udalak abiatu duen “Eta ereingo bagenu…” egitasmoak deitutako lorontzi apainketa lehiaketan ari dira parte hartzen.

Elkarbizitza, errespetua eta baikortasuna tankerako baloreak eta konpromisoak  lantzea helburu duen ekimena herriko ikastetxe ezberdinetan garatu ondoren, parte hartu duten ikasleek prestatutako lorontzien erakusketa antolatu dute Kultura Etxean, maiatzaren 25a bitartean, 17:00etatik 20:00etara.

Izan ere erakusketara hurbildutako bisitari guztiek lanak bozkatzeko aukera izango dute, parte hartzeagatik sari bat ere eskuratzeko aukera lortuz. Animatu eta hurbildu ezagutzera Ikastolako ikasleek aukeztutako lana!

Etiketak: