IKASTOLAKO BARATZEKO LEHEN UZTA JASO DUGU
Aurten DBHko lehenengo mailakoek Ikastolako baratza lehendabiziko aldiz martxan jarri zuten. Porruak, eskarolak, ilarrak, berakatzak, eta babak ipini zituzten. Aza batzuk eta porruak lehengo hilabetean hartu zituzten eta aste honetan 12 kilo baba hartu dituzte.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek uzta jasotzen lagundu dute. Hartutako babak ikasleen artean banatu dituzte, gero hauek babak nola prestatzen diren eta zein errezeta erabili duten beraien lagunei argazkiekin lagunduta gelan azaldu beharko diete.