ZUBI ZAHARRA, ARESKETA ETA LAUDIO IKASTOLATAKO IKASLEEN TOPAKETA
Joan den ostiralean, maiatzak 8, Balmasedako Zubi Zaharra, Amurrioko Aresketa eta Laudio Ikastolako DBH 4 mailako ikasleok elkar ezagutzeko eguna ospatu genuen Laudion.
Festan parte hartu genuenok lankidetza eta elkar laguntza genituen helburu joko, bazkari eta ondorengo dantza plazan. Etorkizun hurbil batean ikasten, kirolean, edozein herriko jaietan topatuko ditugun lagun berriak egin eta goiz polit bat pasa genuen batera.
Hau posible egin zenuten bertoko eta batez ere gurera hurbildutakoei: eskerrik asko eta laster arte!